63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Ordenantza, Udalaren dirulaguntzak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko otsailaren 1ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantza fiskala.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arbizun, 2022ko martxoaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2203771