63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko ordenantzaren 19.1.8. artikuluan. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2022ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Allingo Udal Plan Orokorreko ordenantzaren 19.1.8 artikulua; hau da, ezabatu egin da ordenantzaren testuko 19.1.8 paragrafoa, zeinak debekatzen baitu eguzki-plakak jartzea Hirigune Historikoko sektoreko eraikinetako teilazko estalkietan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta izapidetzen ari den proiektua ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Aipatu epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Amillaon, 2022ko martxoaren 15ean.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2203812