63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALDATZ

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Bete dadin Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, aditzera ematen da ezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Aldazko, Etxarriko, Arruizko, Uitziko eta Mugiroko udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

–Barrutian sartu beharreko mugarteak: Aldatz, Arruitz, Etxarri, Uitzi eta Mugiro.

–Barrutiaren titularra: Aldazko Udala.

Aldatzen, 2022ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Martin José Bildarraz Bergara.

Iragarkiaren kodea: L2203762