63. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ZATI BATEAN BALIOGABETZEA 61E/2021 Ebazpena, martxoaren 22koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona Murchanteko udal-mugarteko pistatxo sail bat (43,50 Ha) eta ureztatze sistema modernizatzeko proiektuari. Enrique Busto Fernández da sustatzailea.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 25ean emandako 65E/2022 Foru Aginduaren bidez, deklaratu da baliogabea dela Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 22ko 61E/2021 Ebazpenaren xedapen zatiaren 2. apartatuko “Herri lurrekin lotuta” izeneko epigrafea. Ebazpen hori 2021eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 23koan.

Ebazpenaren gainerako testua zuzenbidearen araberakoa da eta ez du eragina galdu.

Iruñean, 2022ko otsailaren 25ean.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiain.

Iragarkiaren kodea: F2202871