62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2022ko martxoaren 16an egindako bilkuran, erabaki zuen hasierako onarpena ematea 2022ko ekitaldirako gastuei eta sarrerei buruzko aurrekontu bakarrari, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Espedientea hamabost egun baliodunean egongo da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Arakilen, 2022ko martxoaren 16an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2204017