62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04280 JV/oc espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Berako Udala.

Helbidea: Herriko Etxea pl., 1- 31780-Bera (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Zurtzaia erreka.

Tokia: Xantelerreka/Elltzaurdia (x: 607152; y: 4793835).

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Xantelerrekan, Zurtzaia errekaren gaineko zubia ordezteko, egungo egitura eraitsi behar da, estradoseko lurrak induskatu ondoren, eta igarobide-egitura berri bat egin behar da. Egitura horrek elementu hauek izanen ditu: hormigoi armatuzko bi zapata, 2,65 x 0,40 m-koak; hormigoi armatuzko bi estribu-atxaera, 1,54 x 0,75 m-koak; neoprenozko bi euskarri, 0,20 x 50 x 200 x 28 mm-koak; eta aurrez fabrikatutako hormigoizko ohol bat, 06,00 x 8,00 x 0,45 m-koa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko martxoaren 11n.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2203712