62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/00969 NL/sr espedientea

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz irekia.

Kontzesioaren titularra: Ameztiako Erabiltzaileen Elkartea

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena: Itturtxolo iturburua.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 0,10 l/s.

Tokia: Ameztiako alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Ituren (Nafarroa).

Erabilera: etxerako (edateko izan ezik) eta aziendari edaten emateko.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturengo udal mugartean (Nafarroa), Ameztiako alderdian, Ameztiako erabiltzaileen elkartearen aldeko ur aprobetxamendu bat dago inskribaturik (0,10 l/s), Itturtxulo iturburutik egiten dena eta etxerako (edateko izan ezik) eta aziendari edaten emateko erabiltzen dena; aprobetxamendu eskubide hori azkendu behar da orain. Arrazoia da aprobetxamendurako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko martxoaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2203710