62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-O-1295

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ibai Ingurunearen Atalak ondoko datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ibai Ingurunearen Atala.

Xedea: Ubagua ibaian aldi baterako hesia jartzea.

Ur-ibilgua: Ubagua ibaia.

Udalerria: Muetz-Gesalatz (Nafarroa).

Ubagua ibaiaren ibilguan, Allozko urtegitik ibaian gora, udako hilabeteetan, plastikozko hesi eramangarri eta iragazgaitz bat jartzean datza eskatutako jarduketa, Europako perka-arrainkumeak sakabanatzea saihesteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2022ko martxoaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2203714