62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-O-1954

Manuel Trinidad Alonsok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Manuel Trinidad Alonso.

Xedea: Ainguratzeko buiak jartzea

Ur-ibilgua: Allozko urtegia.

Udalerria: Lerate-Gesalatz (Nafarroa).

Allozko urtegian belaontzi bat amarratzeko buia bat jartzea eskatu da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko azaroaren 22an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2203711