62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14an, argitaratu zen 2022rako aurrekontu orokor bakarraren eta hura betearazteko oinarrien hasiera bateko onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan denez erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da espedientea, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

Ondorioz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3. artikuluan xedatuaren arabera, argitara ematen da haren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 93.658,66 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 106.785,03 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 66.655,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 25.200,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 21.300,00 euro.

Gastuak, guztira: 315.398,69 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 114.900,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 20.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 7.379,81 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 142.875,85 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 30.243,03 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 315.398,69 euro.

Anuen, 2022ko martxoaren 14an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2203789