62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANAZKO ZONALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUETARAKO MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako Mankomunitateak, 2022ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Etxarri Aranatzen, 2022ko martxoaren 11n.–Mankomunitateko burua, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2203783