62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ, ERROIBAR ETA ORREAGAKO UDALEN ELKARTEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Auritz, Erroibar eta Orreagako udalen elkarteak, 2022ko martxoaren 8an egin zuen bilkuran, 2022. urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Auritzen,2022ko martxoaren 11n.–Alkatea, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2203704