62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 14an.

Mañerun, 2022ko martxoaren 7an.–Alkatea, Nuria García Aróstegui.

UDALAREN PLANTILLA ORGANIKOA.

Lanpostuen zerrenda

1 zenbakidun lanpostua.–Liburuzaina. Lan-araubidea. Lanaldi partziala. D maila. Hutsik.

Langileen izen zerrenda

1 zenbakidun lanpostua.–Zamora García, María Ángeles. Aldi baterako lan-kontratua, bitartekoa, lanaldi partzialarekin. Antzinatasuna: 2001-10-08.

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

(Artazuko, Ziraukiko, Girgillaoko eta Mañeruko Udalak)

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz, adierazten da badirela organikoki Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren mende dauden langileak. Haren plantilla organikoan sartuta daude, eta hainbat toki-erakundetan ematen dituzte zerbitzuak; hona hemen:

–Idazkaritza/Kontu-hartzailetza.

–Administrari-ofiziala.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua.

–2 administrari (1 lanaldi partzialean).

–Zerbitzu orokorrak (lanaldi partzialean).

Iragarkiaren kodea: L2203337