62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LORKA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lorkako Kontzejuak, 2022ko otsailaren 4an, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Lorkan, 2022ko martxoaren 11n.–Alkatea, Fernando Lizasoain Urra.

Iragarkiaren kodea: L2203706