62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ekoan, 2022ko aurrekontu orokorraren eta hura betearazteko oinarrien behin-behineko onespenaren iragarkia, eta jendaurrean egoteko 15 egun balioduneko epea iragan denez erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen dira aipatutako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak; hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Horregatik, argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua, ondoren zehazten diren egituraren eta zenbatekoaren arabera, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea),

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 38.136,78 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 28.155,56 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 95.500,74 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 15,78 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 162.808,86 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 66.508,73 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 70.164,23 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 6.307,36 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 19.828,54 euro.

Gastuak, guztira: 162.808,86 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Xabierren, 2022ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2203831