62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2022ko plantilla organikoa. Behin Betiko onarpena

Goizuetako Udaleko Udalbatzak, 2022ko otsailaren 2an ospatutako udal bilkuran hasiera batez onartu zuen 2022ko plantilla organikoa eta langileen zerrenda izendatua. Iragarki hau 32 zenbakidun 2022ko otsailaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen.

Jendaurreko epea igaro da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu, ondorioz, plantilla organikoa eta langileen zerrenda izendatua behin betiko onartuta gelditzen direla ulertzen da.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Goizuetan, 2022ko martxoaren 17an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Lanpostua: Goizueta eta Aranoko Udalen Elkarteko idazkaria. Buru den udalerria: Goizueta.

  • Maila: A.
  • Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
  • Bateraezintasun osagarria: % 35.
  • Lanpostuko osagarria: % 3,72.
  • Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa; maila: EGA edo baliokidea.
  • Egoera administratiboa: hutsik.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea.

  • Maila: D.
  • Lanpostuko osagarria: % 17,99.
  • Jardunaldi luzapena: % 10.
  • Arrisku berezia: % 10.
  • Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa.
  • Egoera administratiboa: hutsik.

Lan-kontratudunak.

–Lanpostua: administrari laguntzailea.

  • Maila: D.
  • Maila osagarria: % 12.
  • Lanpostuko osagarria: % 2,99.
  • Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa; maila: EGA edo baliokidea.
  • Egoera administratiboa: hutsik.

–Lanpostua: administrari laguntzailea.

  • Maila: D.
  • Maila osagarria: % 12.
  • Lanpostuko osagarria: % 22,99.
  • Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa; maila: EGA edo baliokidea.
  • Egoera administratiboa: hutsik.

–Lanpostua: zerbitzu anitzeko langilea.

  • Maila: D.
  • Maila osagarria: % 12.
  • Lanpostuko osagarria: % 2,99.
  • Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa.
  • Egoera administratiboa: hutsik.

Langileen zerrenda izendatua

Administrazio-kontratudunak.

–Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.

–Zerbitzu anitzetako langilea: Fernando Goia Eskudero.

–Zerbitzu anitzetako langilea: Ibai Zugarramurdi Elizalde.

Behin behineko lan-kontratudunak.

–Administrari laguntzailea: María Jose Narvarte Echeguia.

–Administrari laguntzailea: Ana Lujambio Echeguia.

Iragarkiaren kodea: L2204008