62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan (egur loteak). Behin betiko onespena

Aurizko Udalaren osoko bilkurak 2021eko abenduaren 28an egin bilkuran, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 51. artikuluaren aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Behin onespen-erabakia 2021eko abenduaren 28ko 290. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iraganda, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu aldaketa behin betiko onetsi da, eta testua oso-osorik argitaratzea xedatu da, behar diren ondorioetarako.

Auritzen, 2022ko martxoaren 7an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

ONETSITAKO ARAUTEGIA

51. artikuluaren aldaketa

51. artikulua. Mendian aski izan eta, Nafarroako Gobernuak baimendu eta Mendi Zerbitzuak markatu ondoren, Aurizko Udalak etxerako egur loteak banatuko dizkie ordenantza honen 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia unitateei.

Udalak egurra erretzeko azpiegiturarik ez duela modu frogagarrian egiaztatzen duten etxebizitzek, nahiz eta beren familia-unitateek 16. artikuluko baldintza guztiak bete, ez dute aprobetxamendu horretarako eskubiderik izango.

Iragarkiaren kodea: L2203380