61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

36E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Untzitibarko Udal Plan Orokorraren aldaketa, Untzitibarko 6. poligonoko 7. lurzatiari dagokiona (Zorokiain), Javier Navarlaz Rodríguezek eta Ainara Moreno Peláezek Uncitin sustaturik.

Untzitibarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Untzitibarko 6. poligonoko 7. lurzatiaren zati baten eta aurrez aurre duen bidearen sailkapena aldatzea (lur horiek Zorokiainen daude), hiri-lurzoru gisa sailkatzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 911E/2021 Ebazpenaren bidez, Untzitibarko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile baten aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen, kontuan hartuta ez duela ingurumen ondorio nabarmenik. Aldaketak Zorokiaingo 6. poligonoko 7. lurzatiari eragiten dio eta Javier Navarlaz Rodríguezek eta Ainara Moreno Peláezek sustatu dute.

Ebazpen hori 2021eko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 20koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Untzitibarko Udal Plan Orokorraren aldaketa, Untzitibarko 6. poligono 7. lurzatiari dagokiona (Zorokiainen), Javier Navarlaz Rodríguezek eta Ainara Moreno Peláezek sustaturik.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza-araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileei eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Untzitibarko Udalari igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza-araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan eta, hala, onetsitako hirigintza-tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 3an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2203397