61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizainen 494 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiaren barruko prozesuan, zehazki, lehiaketaldiko merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen aurka.

Honen bidez iragartzen da gora jotzeko zenbait errekurtso jarri direla deialdi honen barruko lehiaketaldiko merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen aurka: Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizainen 494 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 28ko 1555E/2021 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2021eko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 13koan, argitaratua. Hori dela eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat eta lege beraren 16.4 artikuluan ezarritako moduan.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Atalari zuzenduta; horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko martxoaren 18an.–Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, Laura Díaz de Cerio Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2204073