61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ETXARRI ARANATZ

Biztanleen udal erroldan ofizioz baja ematea

Interesdunei Biztanleen Udal Erroldan ofizioz bajaren espedientea hasiera ezin izan zenez jakinarazi, 251. 2021-11-02ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarkien oholean argitaratu zen, entzunaldi-izapidetze egiteko epea ematen.

Toki Entitateen Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 11ko 1690/1986 EDko 72. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21. artikulua ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, 123/2022 Ebazpena onartu zen hurrengo xedapenekin:

1. Honako pertsona hauentzat udalerri honetako biztanleen udal erroldan ofiziozko baja deklaratzea:

–Izen-abizenak: A.D.

NAN: X7684936S.

Espediente zk.: 645/2021.

2. Ofiziozko baja eman zaien pertsonei gogoraraztea normalean bizi diren udalerriko biztanleen erroldan izena eman behar dutela. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 15. artikuluaren eta 4/1996 Legean xedatutako aldaketaren arabera.

3. Dekretu hau interesdunei jakinaraztea, bere ezaguera eta ondoriotarako.

Etxarri Aranatzen, 2022ko martxoaren 11n.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2203724