61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2022ko otsailaren 28ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Urdazubiko Bake Epaitegia: Miren Mirari Sansinena Diharasarry andrea, ordezko bake epailea.

Laugarrena.–Torres del Rioko Bake Epaitegia: Irache Ancín Fernández Tablado andrea, ordezko bake epailea.

Bosgarrena.–Lapoblaciongo Bake Epaitegia: María Cruz Vázquez Martínez andrea eta Saida Esteve Puch andrea, bake epaile titularra eta ordezko bake epailea, hurrenez hurren.

Seigarrena.–Faltzesko Bake Epaitegia: Fermín Macario José Ausejo Leonor jauna, bake epaile titularra.

Zazpigarrena.–Olorizko Bake Epaitegia: María Teresa Sevigne Amatriain andrea, bake epaile titularra.

Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 28an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2203313