61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 552. lurzatian. Behin betiko onespena

2022ko martxoaren 4an egin ohiko osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki hau hartu zen:

Behin betiko onestea Fitosanitarios y Semillas Arrondo SLren xehetasun-azterketa, Alesbesko 6. poligonoko 552. katastro-lurzatiari buruzkoa (hiri-lurzoru finkatugabeko UO30 eta UO30 exekuzio unitateak).

Argitara ematen da behin betiko onetsitako araudia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen apirilaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin.

Alesbesen, 2022ko martxoaren 9an.–Alkatea, M. Carmen Segura Moreno.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203814