61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Eguesko industrialdeko 13. irlaren xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2022ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Eguesko industrialdeko 13. irlaren xehetasun-azterketaren aldaketa, David Gómez Urrutia eta Rafael Calderón Alonso arkitektoek prestatua, eta Artederreta Logística SLk sustatua.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin, argitara ematen dira iragarki hau eta onetsitako araudia, eranskin gisa.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203780