61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Akats zuzenketa. Jakinarazpenak egoitza elektronikoaren bidez egiten hastea

45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3an, argitaratutako iragarkian, legezko betebehardunei egoitzaren bidez jakinarazpen elektronikoak egiten hasiko zela iragarri zen. Bertan akatsa atzeman da egoitzaren domeinuan, zuzendu beharrekoa:

Honela dioen lekuan: Ordenantza argitara eman zen 2015eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4an; bertan, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea onetsi zen, https//:sede.tudela.es domeinuarekin.

Honako hau behar du: Ordenantza argitara eman zen 2015eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4an; bertan, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea onetsi zen, https://sede.tudela.es/ domeinuarekin.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2022ko martxoaren 9an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2203581