61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Kudeaketako hitzarmena, Ariztigain SL kanpinaren saneamendu sarea lotzeko. Behin betiko onespena

Sunbillako Udalak, 2022ko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen onestea kudeaketako hitzarmen bat, Ariztigain SL kanpinaren saneamendu sarea Nilsako araztegiarekin lotzeko. Ariztigain SLk aurkeztu du.

Udalak osoko bilkuran onetsi zuen hasiera batez kudeaketako hitzarmena, 2021eko abuztuaren 6an, eta 2022ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3an.

Espedientea jendaurrean egon zen hogei egunean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu; hartara, bidezko da behin betiko onestea.

Sunbillan, 2022ko martxoaren 11n.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2203694