61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Iruñeko I. eta II. zabalguneen barne eraberritzeko plan bereziaren (BEPB) 528. oinarrizko unitatean (Misiolariak). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2022ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-MAR-22 (6/CU).

Iruñeko I. eta II. zabalguneen BEPBaren 528. oinarrizko unitateko (Misiolariak) hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentua hasiera batez onetsi ondotik (JOB 2021-06-28 (6/US)), argitara eman zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko uztailaren 30ean. Jendaurreko epea iragan delarik eta aurkeztutako alegazioak ikusirik, eta kontuan hartuz honako hauek: Iruñerriko Mankomunitatearen txostena, 2021eko uztailaren 12koa; Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren txostena, 2021eko urriaren 8koa; Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorraren 2022ko otsailaren 22ko ebazpena, ingurumenari buruzkoa; alegazioen txostena eta dokumentua, Luis Irisarri Nagorek aurkeztua Monte Bajo Empresarial SL ordezkatuz, 2022ko otsailaren 17an; eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoek 2022ko otsailaren 18an emandako txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea alegazioen txostena, Monte Bajo Empresarial SLk 2022ko otsailaren 17an aurkeztua.

2. Behin betiko onestea Iruñeko I. eta II. zabalguneen BEPBaren 528. oinarrizko unitaterako (Misiolariak) hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentuaren testu bategina, 2022ko otsailaren 17an izapidetzeko aurkeztua.

3. Igortzea erabaki hau eta onetsitako dokumentuaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

4. Erabaki hau jakinaraztea Monte Bajo Empresarial SLri eta alegazio-egileei, alegazioen txostenaren kopiarekin batera.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203779