61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Xehetasun azterlana, 2. poligonoko 1138. partzelan. Behin betiko onespena

Lakuntzako Udalak, 2022ko otsailaren 28ko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Lakuntzako katastroko 2. poligonoko 1138 partzelako eremuan xehetasun azterlana, Mikel Ondarra Razquinek sustatua; eta Juan Manuel Erice Zunzarren arkitektoak idatzia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da.

Lakuntzan, 2022ko martxoaren 7an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203344