61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa puntual xehatua, arau subsidiarioetako E-6 enklabean. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2022ko otsailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Berriozarko arau subsidiarioetako E-6 enklabeko aldaketa puntual xehatua.

Onetsitako araua argitaratzen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Berriozarren, 2022ko martxoaren 14an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Hirigintzako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203835