61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri jarduketarako plan berezia Elbeteko 18. poligonoko
197. lurzatian. Behin betiko onespena

Baztango Udalak 2022ko otsailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, 3. akordioan erabaki zuen behin betikoz onestea Elbeteko 18. poligonoko 197. lurzatian Urteaga IPM SLk sustatutako hiri jarduketarako plan berezia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako planaren testua.

Baztanen, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Hiri jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203419