61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana Elizondoko Giltxaurdi karrikako 25. zenbakian. Behin-betiko onespena

Baztango Udalak 2022ko otsailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, 2. puntuan behin betiko onartu zuen Giltxaurdi 25 jabekideen komunitateak sustatutako xehetasun azterlana, Elizondoko Giltxaurdi 25. zenbakian igogailua jartzeko.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Baztanen, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Xehetasun azterlana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203408