61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren Hiri-altzarietako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2022ko martxoaren 10ean:

2021eko abuztuaren 17an emandako ebazpen bidez onetsi zen Iruñeko Udalaren Hiri altzarietako zerbitzuburu-lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, 2021eko 212. NAOn argitaratua, irailaren 9koan.

Behin prozesua amaituta eta kalifikazio-epaimahaiak aktak eta deialdiaren 9. atalean jasotako proba gainditu duten izangaien zerrenda eman ondoren, egokia da puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapena egitea.

Hori horrela,

EBATZI DUT: Javier Lasarte Castiella jauna izendatzea Iruñeko Udalaren Hiri altzarietako zerbitzuburu-lanpostua betetzeko (207700-1 plaza zk.). Izendatutako izangaiak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena jaso eta hortik aitzina. Aipatutako lanpostuan aritzeko epea gehienez ere 6 urte natural bitartekoa izanen da.

Iruñean, 2022ko martxoaren 10ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, María Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2203793