61. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARBIZU

Deialdia, liburuzainaren eta kultura kudeaketako laguntzailearen lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez.
Izendapen proposamena

Deialdiko kalifikazio epaimahaiak (deialdia, Arbizuko Udalaren zerbitzuko liburuzainaren eta kultura kudeaketako laguntzailearen lanpostu bat betetzeko), izendapen proposamena egin du Hasier Gonzalez Larrañagaren alde, lehen eta bigarren izangaiek uko egin ondoren bera baita hurrengoa aipatutako lanpostua betetzeko.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aurkezteko deialdiaren 8.4 eta 9 oinarrian aipatzen diren agiriak. Deialdiaren esteka argitaratu zen 2021eko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 30ekoan.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Arbizun, 2022ko martxoaren 8an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2203416