60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, bi izangai-zerrenda, bat prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontrataziorako, hautaproben bitartez osatzeko, merkataritzako teknikari-lanpostuan aritze aldera

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2022ko martxoaren 11n emandako ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

Deialdia, bi izangai-zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, merkataritzako teknikari-lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdi honen oinarriak eskura daude www.pamplona.es webgunean.

Iruñean, 2022ko martxoaren 11n.–Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2203830