6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2022rako lan-egutegia

Orkoiengo Udaleko alkateak 2020-0896 Ebazpena eman du abenduaren 20an, 2022rako lan-egutegia onesteko udal langileentzat. Hona hemen ebazpena, hitzez hitz:

Ikusita 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik Orkoiengo Udalak 2021eko urriaren 21eko osoko bilkuran hartutako erabakia, proposatzen duena 2022ko irailaren 29a, San Migel eguna, herriko jaieguna izan dadin.

Ikusirik udal honetako langileek aurkeztu lan egutegiaren proposamena, indarrean dagoen legediak emandako eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1.–Honako egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 29a: San Migel. Herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 5a eta 6a: Konstituzio eguna eta haren bezpera.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

2.–Orkoiengo Udaleko langileen lanaldiaren urteko zenbaketaren banaketa zazpi ordu eta hogei minutukoa izango da, astelehenetik ostiralera, goizeko zazpietatik arratsaldeko lauetara, Orkoiengo Musika Eskolako langileen eta beste ordutegi bat ezarrita dutenen kasuan izan ezik.

3.–Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak udal bulegoetan: goizeko 09:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere.

5.–Erabaki edo egintza honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita edo, aitzinetik eta hautara, ondoko bi errekurtso hauetako bat:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, edo

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Orkoienen, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2118059