6. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2022ko zerga-tasak

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2021eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2022ko ekitaldirako zerga-tasa hauek onestea, 2022ko lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluak ezarritako gehieneko koefizienteak, sortzealdi guztietan.

Karga-tasa bakarra: %15.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Erabaki honen kontra errekurtso hauek para daitezke: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita, edo zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik hasita.

Bargotan, 2021eko abenduaren 24an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2118109