58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

35C/2022 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Ultracongelados de Cortes SL enpresaren Cortesko lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ultracongelados de Cortes SL enpresaren Cortesko lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31007542012001), erregistro honetan 2022ko urtarrilaren 12an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko abenduaren 29an izenpetuta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Agintzea inskriba dadila Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 17an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Ultracongelados de Cortes SL enpresaren Cortesko lantokirako hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2202671