58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA KUDEATZEKO LEITZAKO, GOIZUETAKO, ARESOKO ETA ARANOKO MANKOMUNITATEA

2021eko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Gizarte Zerbitzuen Batzar Orokorrak, 2021eko urriaren 25eko osoko bilkuran, 2021. urteko udal aurrekontuko 1., 2. eta 3. aldaketak onetsi zituen hasiera batez.

Espedienteak idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Administrazioko Ogasunari buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuak, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorren gainean xedatutakoari jarraikiz.

Leitzan, 2021eko urriaren 26an.–Lehendakaria, Amaia Jaka Apezetxea.

Iragarkiaren kodea: L2203585