58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Gorraizko C.6 unitateko 33. eta 34. lurzatietan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2022ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planaren aldaketa puntuala, Gorraizko C.6 unitateko 33. eta 34. lurzatiei eragiten diena, Jesús Javier Barruiso de Miguelek sustatua eta Alfonso Gaziano arkitektoak idatzia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 77. eta 78. artikuluetan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu Udal Planaren aldaketa, eranskin gisa.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203748