58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Lankidetza-hitzarmena, Lizarrako Jabetza Erregistroarekin izenpetua, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko.
Lankidetza-hitzarmenaren bukaera

Torres del Rioko Udalak, 2022ko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen bukatutzat ematea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Santsolgo Udalak eta Lizarrako Jabetza Erregistroak izenpetutako hitzarmena, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Torres del Rion, 2022ko martxoaren 3an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2203664