58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Lankidetza-hitzarmena, Lizarrako Jabetza Erregistroarekin izenpetua, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko.
Lankidetza-hitzarmenaren bukaera

Sartagudako Udalak, 2022ko otsailaren 2an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen bukatutzat jotzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Sartagudako Udalak eta Lizarrako 1. Jabetza Erregistroak 2013ko apirilaren 25ean sinatutako lankidetza-hitzarmena. Hori guztia, aipatutako jabetza erregistroak eskaturik eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Sartagudan, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2202915