58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Morentingo Udalak, 2021eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Morentingo Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta nola inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan den jendaurrean egoteko epea, gaitu zena iragarkia 2022ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 18an, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1. artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Morentinen, 2022ko martxoaren 2an.–Alkatea, María Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L2203171