58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2022ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Miranda Argako Udalaren Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza.

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Miranda Argan, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2202917