58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

Ordenantza indargabetzea, hain zuzen ere arautzen dituena Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua. Hasierako onespena

Lukingo Udalak, 2022ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Lukingo Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Ordenantzaren indargabetzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da ordenantzaren indargabetzea.

Lukinen, 2022ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Aurelio Ramón Pardo Gil.

Iragarkiaren kodea: L2203166