58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Lizarrako Jabetza Erregistroarekiko lankidetza-hitzarmena bukatzea

2010eko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ean, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioen gaineko zerga) kudeatu, likidatu eta biltzeko. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 60. artikuluan xedatutakoarekin.

Alkatetzaren 2021-396 Ebazpenaren bidez, hitzarmena bukatzea erabaki da, eta hori 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean. Ebazpena hurrengo osoko bilkuran berretsi beharko da.

Argitaratzen da orok jakin dezan, eta interesdunei aditzera emateko.

Lerinen, 2022ko martxoaren 3an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2203198