58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Lankidetza-hitzarmena, Lizarrako Jabetza Erregistroarekin izenpetua, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko. Lankidetza-hitzarmenaren bukaera

Elizagorriko Udalak, 2022ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen bukatutzat ematea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatu, likidatu eta biltzeko Elizagorriko Udalak eta Lizarrako Jabetza Erregistroak izenpetutako hitzarmena, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Elizagorrian, 2022ko martxoaren 4an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2203697