2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Jarduera-lizentzia ematea
Nafarroako Ingurumena babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa betez, jarraian adierazten den espedientea hamabost egunez jendaurrean jarriko dela jakinarazten da. Aipatu espedientea udal-bulegoetan egongo da ikusgai, jardueraren eraginpean daudela uste dutenek egoki irizten dieten ohar eta alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.
–Emate data: 2022ko martxoaren 10a.
–Jarduera: Salgaiak biltegiratzearen eta noizbehinkako ibilgailu garajea.
–Sustatzailea: Plazaola Truck, SL.
–Kokalekua: Irurtzungo Erabidea industrialdea, z/g (Plazaola kaleko 19.aren A etxabea).
Irurtzunen, 2022ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2203677