58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DESOIO

Lankidetza-hitzarmena, Lizarrako Jabetza Erregistroarekin izenpetua, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko.
Lankidetza hitzarmenaren bukaera

Desoioko Udaleko alkateak, otsailaren 18ko 2/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen bukatutzat jotzea Desoioko Udalak eta Lizarrako Jabetza Erregistroak izenpetutako lankidetza-hitzarmena, helburu zuena hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatzea, likidatzea eta biltzea. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Desoion, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, Ana Rosa Yániz Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2203123