58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

167/2022 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 27/2022 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Prozedura hori Fernando Isasi Ortiz de Barron jaunak, María Dolores García Lecumberri andrearen izenean eta hura ordezkatuz, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.

Fernando Isasi Ortiz de Barron jaunak, María Dolores García Lecumberri andrearen izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 15eko 1577E/2021 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laborategiko teknikari espezialisten 31 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48,4. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 27/2022 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea, Fernando Isasi Ortiz de Barron jaunak, María Dolores García Lecumberri andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 15eko 1577E/2021 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laborategiko teknikari espezialisten 31 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Bigarrena. Ebazpen hau interesdun izan daitezkeenei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen epaitegi horretan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 10ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2203761