58. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

45C/2022 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Editorial Aranzadi SAU enpresaren Zizurko lantokirako hitzarmen kolektiboko soldata-taulak argitaratzeko akordioa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Editorial Aranzadi SAU enpresaren Zizurko lantokirako hitzarmen kolektiboko soldata-taulak argitaratzeko akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31100281012015), erregistro honetan sartu zena 2022ko otsailaren 12an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2022ko urtarrilaren 24an izenpetuta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 27an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Editorial Aranzadi SAU enpresaren Zizurko lantokirako hitzarmen kolektiboko soldata-taulak argitaratzeko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2202934