57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN ELKARTZEA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2022ko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 293. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean.

Zubietan, 2022ko martxoaren 1ean.–Zubietako alkatea eta Udalen Elkartzeko lehendakaria, Ernesto Dominguez Olea.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

2. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, B1 maila edo baliokidea. Administrazio egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak

1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanaldi osoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %49,37. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. Gradua: 3. Antzinatasuna: 2004/06/26.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Idazkaria: Izaskun Mielgo Rey. Maila: A. Gradua: 1. Antzinatasuna: 2021/08/02.

Lan-kontratudunen izenen zerrenda

Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia. Maila: D. Antzinatasuna: 2000/11/02.

Iragarkiaren kodea: L2203287